top of page

Startup-ak: ekiten hasteko jaurtiketa

Ekintzaile guztiak ez dute enpresa handiak sortzeko aukerarik, startup-ak aukera berriak ireki dituzte haientzat

Startup-ak  azken urteetan gero eta gehiago entzuten ari den kontzeptua da, baina askok ez dakite zer dagoen honen atzean. Ekintzaileen talde hauetan profesionalak daude, eta haien helburua merkatuak haiek eskainitako zerbitzu edo produktuaren erabilera sinplea egitea da. Erreportaje honetan, startup baten jaiotzatik hasiko gara eta heldutasun fasera iritsi arte igarotzen dituzten zenbait urrats aztertuko ditugu haien ikuspuntuarekin alderatuz, azken finean, ekintzaileen munduari buruzko oinarria izateko asmoz. 

Zer da startup bat?

Startup izena enpresa sortu berri bati edo goiz sortua izan denari ematen zaio. Merkatuan hazteko aukera handiak erakusten dituzte normalean. Hauek produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen dituzte eta  informazioaren eta komunikazioaren teknologiak funtsezko erraminta bezala erabiltzen dituzte haien helburuak lortzeko eta ezagutzera emateko. Startup-ak duten berezitasunetako bat eraldaketa digitalaren bidez beharrezko hazkundea eta finantzaketa lortzeko duten modua da, hau lortzeko merkatura segituan ateratzen dira, hasierako inbertsio bat egin beharrik gabe. 

 

Startup gehienak ezaugarri batzuk betetzen dituzte. Alde batetik, konpainia gazteak izaten dira; modernizazioa eta berrikuntza bilatzen dituztenak, bestetik startup-en ezaugarri nagusienetako bat diru-sarrerak sortzeko duten abiadura eta gaitasuna da. Azkenik, merkatuan behar berri bat asetzeko ideia berritzaileetan oinarritutako negozioak izaten dira. Ekintzaile horiek teknologia digitaletan oinarritzen dira eboluzionatzeko.

White Structure

Lehenengo urratsak

Halftone Image of Crowd

Finantzaketa lortzen eta lankidetza sustatzen

Keyboard and Mouse

Sare sozialen garrantzia

Ciclista a través de escombros

Covid-19: Startup-en garapena

bottom of page