top of page

Startupek hainbat aukera dituzte azkartzeko eta handiagoak izateko, eta diru-laguntzak lortzeko.: inebertsoreak lortu, diru-laguntzak jaso, lehiaketak irabazi, edo enpresa bizkortzaile eta inkubagailu baten barruan sartu. 

DIRU-LAGUNTZAK

Bestalde, diru-laguntzak jaso ditzakete (Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik adibidez). Asier Aleak, Bizkaiko Foru Aldundiko kanpo-sustapeneko zuzendariak, azaldu du Bizkaiak potentzial handia duela, eta garapen-maila horretara iristen denean eta duen potentziala ateratzen duenean hemen inbertitzaileak iristen hasiko direla, gero inbertsio horiek startup-etara eramateko.

INBERTITZAILEAK 

Los socios comerciales en el Trabajo

Alde batetik, beren startup-aren aldeko apustua egiten duten inbertitzaileen laguntza izan dezakete, eta, horri esker, bultzada hartzen dute eta diru gehiago biltzen dute aurrerapenak egiteko. Oro har, startup-ek ez dute inbertsorerik izaten hasieran. Jorge Gonzalezek azaltzen duenez, Rich Box startuparen sortzailea: "Lehenik zerbait muntatu behar duzu eta salmenta-kopuru interesgarria izan; gero, inbertsioa dator, ez lehenago".

LEHIAKETAK

Honetaz gain, hainbat txapelketa egiten dira (hala nola, #BBSC) non startup irabazlea dirua jasotzen du proiektuarekin aurrera egiteko. 

120846928_995713554174475_47228168902764

ENPRESA BIZKORTZAILE ETA INKUBAGAILUAK

Principales_aceleradoras.jpg

Azkenik, proiektu ekintzaileentzako enpresa bizkortzaileak eta inkubagailuak daude. Enpresa horiek pertsona ekintzaileen hazkundea babesten eta errazten dute, beren ideietan inbertituz. Josetxu Silgok, Metxako (Gasteizko startup-azeleragailua) zuzendari eta sortzaileak dio Metxa ekintzaileen eta inbertitzaileen arteko lotura dela; baina ez harreman hori errazte hutsagatik, baizik eta “gure azelerazio-programen bidez proiektuei inbertsio bat lortzetik gertuago egoten laguntzeagatik”. 

LANKIDETZA

Startup-en eta, oro har, ekintzaileen munduan dagoen jendea prest dago elkarri laguntzeko, elkar osatzeko eta denon artean urrunago iristeko. Alex Veak, Smowltech-en sortzaileak adierazi du: “Ekintzaileen arteko networking-a (jarduera sozioekonomikoa, non profesionalak eta ekintzaileak elkartu edo harremanetan jartzen diren enpresa-harremanak sortzeko) da gakoetako bat”. Azkenean, produktuek zerikusirik ez badute ere, startup bakoitzak aurrean dituen erronkak antzekoak dira: nola saldu, nola sortu talde bat, nola ekin, nola erakarri talentua eta nola atxiki… eta horrek eragiten du azkenean startup-en ekosistema indartsua izatea. 

bottom of page