top of page

"Ideia interesgarria iruditu zitzaidan gozoki denda bat irekitzea"

 

Imanol Martin, El rincón de los sabores gozoki dendaren jabea. 

Gaizka Bierge

​

Hasiera zaila izan arren, Imanolek ez zuen amore eman eta bere negozioa irekitzeko ametsarekin jarraitzea erabaki zuen.



​

​

​

Negozio bat sortzea ez da erraza, gainera hain gazte zarenean eta esperientzia eskasa duzunean. Hainbat faktore baldintzatzen dute dena ondo joan izatea, baina garrantzitzuenak hiru dira; gogoekin lan egitea, aho belarria, ahu da, bezeroa pozik ateratzen dela ziurtatzea gendea erakartzeko eta azkenik, gogor lan egitea. Imanol Martinek azaldu zuen bezala, dendaren hasieran jendea kuxkuxeatzen zuen eta behin produktuak dastatzen zituztenean eta arreta ona jasotzen zutenez itzultzen ziren eta ahoz aho zabaltzen zuten dendaren izena.

 

Laguntza ezinbestekoa izan zaiola aitortzen du Martinek, Lantalde bat du, beraz, laguntza etengabea da. Hori bai, kudeaketa beste enpresa batzuetan ez bezala, bateratua dela adierazi du Martinek.

 

Jabeak azpirratu zuen gogoz eta gustora lan egitea oso garrantzitsua zela, izan ere, lan honek jendeari begira ordu asko egotea eskatzen du; beraz, begikotasuna eta adeitasunak presente egon behar dute, giro ona arnastu behar baita lanpostuan.

 

​

“Galerak oso handiak izan ziren, baina erabaki bateratu bat izan zen osasun kontuengatik”

​

Imanol Matin, El Rincon de los Sabores-en jabe

 

Covid-19 birusaren kontua dela eta hainbat dendak itxi behar izan zituzten haien ateak horrek galera handiak ekarri zituzten eta kalteak gehien nabaritu zituztenek, saltoki txikiek izan ziren. Imanol Martinek gai horri buruzko aipamena egin du, eta honako hau adierazi du: “Hartu beharreko neurriak hartu ziren; osasuna oso garrantzitsua da”. 

 

Baina beste arazo larri batek kezkatzen zituen negozio txikiei larrialdi egoera honek ailegatu baino lehen, saltoki handiek. Jabeak dioenez, beharrezkoa da auzoko dendak bultzatzea, David eta Goliaten arteko gerra honetan, Davidek kontrako faktore ugari ditu, beraz oso zaila da zutik mantentzea merkatu txikiak saltoki handien aurre.

bottom of page