top of page

“Motibazio falta sumatzen dut gaur egungo        belaunaldietan”                       Amaia Ugarte, diseinatzaile grafikoa

Joane Iglesias

 

Amaia Ugartek, Amaia Graphikaren sortzaileak, 15 urte daramatza diseinu grafikoaren, komunikazioaren eta marketinaren mundua lantzen

IMG_1810.jpg


Amaia Ugartek, disenatzaile grafikoak, arte ederren lizentziatura bukatu zuen 2005. urtean. Hala ere, komunikazioa eta diseinu grafikoa ziren bere gustokoenak eta lanerako espezializazio bideratuena, horregatik diseinu grafikoko espezializazioa burutu zuen.

 

Publizitate agentzietan egon zen lanean, bainan krisia zela eta, proiektu polit gutxiago egiten zituen eta beste publizierte, diseinu eta branding agentzia batzuetara mugitzea erabaki zuen. 2012. urtean, community management eta marketing digitala ikasi eta zegozkion praktikak bukatu eta gero ekiteko momentua ikusi zuen, Amaia Graphika sortuz. 

 

Bere enpresan, diseinu grafikoko nahiz sare soziealetako lanetan aritzen da. Amaiak zioenez: "hasierako bidea zaila izan da, batez ere bezero berriak lortzerako orduan". 

 

Azken urte honetan, proiektu handiekin eta txikiekin aritu da lan egiten  bai ekintzaileentzat bai enpresa ertainentzat. Bakoitza “erronka berezi bat” bezala deskribatzen ditu. Otsailean, oso proiektu berezi baten sare sozialak eramaten hasi zen (Africa Basque Challenge), eta hilabeteak pasa ahala, gero eta gehiago inplikatzen joan zen, horretan dago sartuta buru belarri. Bestalde, koronabirusaren eraginez, aurtengo egoera zaila izan da bera bezalako  ekintzaile txikientzat. Azokak eta ekitaldiak bertan bera gelditu ziren, eta hauentzat prestatzen ziren materiala ez da beharrezkoa izan, ekitaldien diru sarrerak murriztuz. “Komunikazio, diseinu eta marketing arloetan asko nabaritu da. Batez ere enpresek dirua ez dutelako hauetan inbertitzeko”, adierazi du Amaiak. 

 

Berak, hasieratik garbi izan du ekitearen abantaila; "zure trebeziak benetan kaleratzeko aukera ematen dizula, enpresa zure neurrira moldatu eta nahi duzun zerbitzua eskeintzen dizulako. Hala ere, desabantailak ere oso presente izan behar dira ekiten hasi aurretik; ardura osoa zurea da, eta bezeroekin erlazio on bat edukitzea ezinbestekoa da".

 

“Internetek eskaintzen dituen aukerak hor daude, zure esku dago hauek aprobetxatzea”

                                                                                                                        Amaia Ugarte

 

Gaur egun, intenetek eskaintzen dituen erramintak eta informazioa ikaragarria da, nahi izanez gero formakuntza galanta eskaini dezake baina Amaiaren ustez, gaur egungo belaunaldietan faltan botatzen da motibazioa. “Internetek eskaintzen dituen aukerak hor daude, zure esku dago hauek aprobetxatzea”, adierazi du Amaiak.

 

Motibazio falta horren zergatia aztertu ondoren, irakaskuntzan aurkitu du erantzuna, agian gaur egungo metologietan ez delako ekitzaile izatera bultzatzen. Amaiaren ustez, ez da beharrezkoa beldurra izatea, baina proiektu bat hasi aurretik kontestu eta egora oso ondo aztertzea eta negozio plana oso argi edukitzea gomendagarria da.

bottom of page