top of page

J.K. Rowling polemika berria sortu du txio berri batekin

J.K. Rowlingen jarraitzaile askok adierazi zuten ez zutela onartzen bere iruzkin transfobikoak

6F6237AA-41F1-4BA7-9A89-4876E4886DCC.jpe

J.K. Rowling, idazlea, ekitaldi batean. Iturria: Getty Images. Edizioa: Ekin

_____________________________

Gaizka Bierge eta Jon Gañan Leioa

J.K. Rowling idazleak,  Harry Potterren egilea, zalaparta sortu zuen Tweeterren joan den ekainaren 6an, hilekoa izaten duten pertsonentzat mundu bidezkoagoa sortzeari buruz hitz egiten zuen albiste baten aurrean erreakzionatzeko orduan.

 

J.K. Rowlingek argitaratzea erabaki zuen txio polemikoak honako hau zioen: “`Hilekoa duen jendea'. Ziur naiz hitz bat izaten zela pertsona horientzat. Lagunduko didan norbait. Wumben? Wimpund? Woomud?” Twittero askok transfobo bezala katalogatu zuten txio hau, "Women" hitza, emakumea esan nahi duena, asmatu nahian zebilela erakutsi zuelako idazleak. Tuitero askok berehala salatu zuten idazleari transfobo bezala.


Ez da idazleari, bere mezu polemikoengatik, transfobia leporatzen dioten lehen aldia. 2019. urtean idazleak Maya Forstaterri babesa emateagatik polemika sortu zen. Hain zuzen ere, Maya Forstaterri bere lana galdu zuen, identifikazio agirietan identitate sexuala libreki aukeratzea ahalbidetzen duen lege ingelesarekiko desadostasuna publiko egiteagatik.

J.K. Rowlingren txioa

Txio polemikoaren argazkia. Iturria: Twitter

bottom of page