top of page

“Edonork ez du ekiten hasteko gaitasunik”

Patxi Fernandez, Move agentzia Donostiarreko estrategia diseinatzailea eta aholkularia, branding agentzia baten ikuspututik nolakoa izan den ekitea azalduko du

patxi-fernandez-purpose-moves-purposer.j

Patxi Fernandez, Move branding agentziaren ekintzailea

Joane Iglesias eta Jon Gañan

Patxi Fernandez Move branding agentziaren ekintzailetako bat da eta  markentzako diseinuaren eta estrategiaren aholkulari moduan aritzen da bertan. Komunikazioaren arloan hainbat urte lanean ibili eta gero, Move agentzia donostiarra sortzea amets bat betetzea suposatu du berarentzat. 

 

Zure ustez, beharrezkoa da unibertsitatetik ateratzen zarenean ekiteko asmoa berehala martzan jartzea edo hobe da formakuntza gehiago lortzea hasieratik kalitatezko zerbaitekin hasteko? Zein izan da zure kasua?
 

Ni unibertsitatea bukatu nuenean zorte ona izan nuen eta Madrilera joan nintzen praktikak egitera. Bertan asko ikasi nuen. Sei hilabete egon nintzen publizitate multinazional horretan eta horrek aukera eman zidan Donostiara bueltatzeko kontratu batekin. Hemengo Publizitate agentzia batean sartu nintzen, Arista izenekoa, eta hor eman nituen zortzi urte asko ikasten, gauza asko egiten, bidaitzen eta ikusi nuenean ni gai nintzela pixka bat nire proiektu propioa martxan jartzeko, ekitea erabaki nuen. Baina nire kasuan ez zen izan unibertsitatea bukatu eta bezain laster hastea, baizik eta zortzi/bederatzi urte geroago.

 

Zerk bultzatu zintuen Move sortzera? Zein da agentziaren zeregina zehazki? 

 

Antzeman genuen publizitate agentzietan askoz gehiago jartzen zela arreta maila taktikoan; kanpainak burutzean, promozioak egitean, baina estrategiaren arlo hori ez zen asko lantzen. Ezagutu genuen branding izeneko gauza bat, pixka bat formatu ginen, ikusi genuen baranding-a ez zela bakarrik identitate korporatiboa diseinatzea, baizik eta markaren inguruan estrategia handi bat burutzea zela eta aukera handiak ikusi genituen. Beraz, Move Branding-eko zeregin nagusia branding arloko hainbat gauzetan aritzea da, pixka bat zehaztuta, enpresei haiek egiten dutena hobeto saltzen laguntzen diegu eta hori egiteko askotan diseinuak eta narratibak eta testuak asko lagundu dezakete.

 

Zure ustez brandig/publizitate agentziak, lan talde kontzeptu moduan, indarra galtzen ari dira freelance moduan lan egiten duten horien aurrean? 

 

Nire ustez gaur egun koiunturazkoa da. Gaur egun freelance asko daude, estudio txiki asko. Lehen bazeuden agentzia potente batzuk eta gaur egun dena oso dispersatua dago, baina normaltasun batean segun eta ze nolako bezeroak diren, askotan ezin dute denbora galdu bost freelance desberdinekin hitz egiten. Agentzia batean berriz barne komunikazioa dago eta bezeroa lasai ibili daiteke guztiaz jabetzen garelako. Beraz, bezeroaren arabera, marka handiak oraindik publizitate agentzien zerbitzua behar dute.

 

“Marka handiak oraindik publizitate agentzien zerbitzua behar dute”

 

Nolako garrantzia du ekiten hasten zarenean aukeratzen duzun lan taldea? Zenbat langile daude agentzian? Zer garrantzia dute?

 

Bi gauza desberdin hartu behar dira kontuan. Agentzian sartzeko talentua izan  behar duzu,  berdin dio gauza zehatz batean edo orokorragoa den gauza batean, eta gero barruan zaudenean duzun talentu horren balioa erakutsi behar duzu. Gainera,  lan taldean aritzeko ahalmena erakutsi behar duzu. Orain 21 pertsona osatzen dugu taldea, bat Madrilen, beste bat Bartzelonan eta besteak Donostian. %60a diseinatzaileak dira, batzuk industrialak beste batzuk grafikoak eta ere animatzaileak edo ikus-entzunezko diseinatzaileak eta %40ak estrategia eta aholkulariak gara.

 

“Agentzian sartzeko talentua izan  behar duzu”

 

Ze abantailak ditu ekintzaile moduan zure jefe propioa izatea? 

 

Niretzako abantaila guztiak ditu. Azken finean zure buruaren, diruaren eta denboraren jabe zara, eta oso garrantzisua dena ere, zure prestigioaren jabe. Duzun ambizioaren arabera, aipatutako abantaila hauek askoz gehiago aprobetsatuko dituzu edo ez hainbeste, zure eskuetan dago. Nire kasuan, nahiz eta ordu asko sartu, bai etxean bai bulegoan buruarekin bueltak ematen ditugun proiektu desberdinei, gauzak erabakitzeko eta planteatzeko daukazun independentzia eta askatasuna hori niretzat izugarrizko potentziala dauka.

 

Zure ustez instituto/ unibertsitate formakuntza urteetan ekitearen arloa landu egiten da? 

 

Nire ustez ekintzailetza bultzatzen duten egitasmoak eta erakundeak egon behar dira, bai institutuan bai unibertsitatean, baina edonork ez du ekiteko gaitasun hori, beraz bideratu beharko litzateke. Hala ere, ez dut uste ekiteko asmorik ez izatea gauza txarra denik, badaude enpresa asko langileak behar dituztenak eta ere intraekintzaileak izan daitezkeenak enpresa barruan, oso onuragarria izan daiteke, azken finean enpresa batean gero eta kargu garrantsitxuagoa lortu dezakezu eta proiektu oso politak ere eramal ahal dira. Gauza ez da ekintzailea izatea hoberena dela eta besteak txarrena, ni ez dut ikusten horrelako banaketarik, niretzako gela batean 5-6 ekintzaile bezala lanean egongo direnak daude, eta besteak langile izugarri onak izan daitezke, beraz, egon behar dira erakunde hoiek ekintzaileak izan nahi duten hoientzat, baina ere erakutsi behar da irtenbide desberdin asko ere badaudela. Laburbilduz, nire ustez, ez da asko bultzatzen ekintzailea izatearena, bakoitzaren proaktibitateari uzten zaio.

 

Unibertsitateko gazte batek zuk martxan jarri zenuenaren antzeko proiektu baten buru izan nahi balu, zer bi aholku emango zenizkioke? 

 

Nire ustez unibertsitatetik atera bezain laster ahal baduzu,  lan bat aurkitzea egokiena da. Ni ez nintzateke hasiko proiektu propio batekin, egia da badaudela pertsona batzuk bere burua gai ikusten dutena ahal bezain pronto ekiten hasteko baina ez da nire kasua izan, oso “segurola” izan naiz, prozesu desberdin bat izan dut. Gazte talde batek 22 urterekin hasten badira horrelako proiektu batekin ez dute merkatuaren egoeraren informaziorik, ez dituzte marketin zuzendariak ezagutzen, ez dute kontakturik enpresetara jotzeko eta beraien zerbitzuak saltzeko, ez dakite nola antolatu… niretzat suizidio antzeko bat izango litzateke. Esfortzua esperientzia lortzen jarri behar duzu, unibertsitatean ikasten duzuna baino askoz gehiago ikastea beharrezkoa da ekiten hasi aurretik, zure epresa modeloa hobetzeko eta erabakiak hartzeko. Ni Madrilen multinazional batean 4-5 hilabete lanean egon nintzen eta bertan unibertsitatean baino gehiago ikasi nuen.

 

Etorkizunari begira, non ikusten duzu agentzia hurrengo 5-10 urteetan? 

 

Egia esan, oso aldatuta. Euskal Herrian diseinu grafikoari ematen zaion garrantzia oso baxua da. Orain dela 20 urte garrantzia askoz handiagoa ematen zitzaion baina gaur egun bai bezero handiak bai txikiak ez dute hainbeste ordaintzen diseinuagatik. Horregatik gu ere aholkulariak gara eta horretaz ikasten ari gara. Seguraski etorkizun batean innobazio eta teknologia marka aholkularitzan egongo da gehiago sartuta, publizitate agentzien munduan baino.

bottom of page