top of page

"Nire betiko ametsa musika talde bat sortzea izan da"

 

Jon castañeda, Erruki Erromeriako abeslaria

Jon Gañan eta Gaizka Bierge

 

Musika industrian haztea oso gogorra den arren, Jon Castañedak erakusten du gogoz dena lortzen dela

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Jon Castañeda Erruki Erromeria taldearen abeslaria da, txikitatik ikasi zuen musika eskolan eta ordutik gustuko du musika. Gaur egun dagoen tokiraino iristea zenbat kostatu zaion eta bere bizipen musikalari buruzko ekarpenak helarazi ditu. Azken boladan musikaren industria askoren asmoa bihurtu da izartegira iristeko, baina ez dira denak garaile ateratzen. Castañedak ez du arrosa-biderik izan iritsi den lekura iritsi arte, baina ez da aitzakia izan dena uzteko. 

 

Musikaren munduan sartzea ez da lan erraza, are gutxiago pertsona anonimoa zarenean. Gogor lan egitea oso faktore garrantzitsua da bizitzan oro har, baina musikaren industrian are garrantzitsuagoa da. Castañedak adierazi duen bezala, musikaren mundua bokaziozkoa da, eta ametsen alde borrokatzen baduzu, errealitate bihurtzen dituzu azkenean, nahiz eta oso zaila dirudien.

 

Musika talde bat sortzeko ideia Castañedarena izan zen. Aitortzen du, zailagoa izan zela taldekideak lortzea, musika industrian hastea baino. Hasieran bere lagun batzuekin hasi zuen abentura, baina gutxi iraun zuen, ez baitzegoen musika talde batek behar duen seriotasuna, baina taldekideak aurkitu ondoren, hasieratik giro oso ona egon zela dio.

 

Abeslariak azpimarratu du beharrezkoa dela espiritu ekintzailea eta gogoa duten gazteak egotea, azken finean, festetan jendea alaitzeko prest dauden musika taldeak egotea beharrezkoa dela dio, beti egoten delako erromeriaren bat eta beharrezkoa izaten delako.

 

​

“Ez etsitu eta amets bat baldin baduzu gogor lan egin eta lortuko duzu”

 

Jon Castañeda, Erruki Erromeriako abeslaria

 

Kontzertuak emateko helburuarekin harremanetan jartzen denaren gaia oso garrantzitsua da mundu honetan hastean. Castañedak gai horri buruzko aipamena egin du, eta honako hauek izan dira bere hitzak: “Orain bai, baina hasieran nirekin ez da harremanetan jartzen inork, jarri behar zara zu eta gainera fabore baten moduan eskatu behar duzu”. 

 

Taldea sortu ondoren, kartelak eta esku-orriak sortzen hasi ziren, jendeak talde berri bat hasten ari zela jakin zezan. Castañedak dioenez, sare sozialak oso faktore garrantzitsuak izan ziren, errazagoa egin baitzen talde berriari buruzko informazio guztia jendeari helaraztea, eta horrela, pixkanaka, musikazale batzuen ametsa gero eta errealagoa bihurtu zen. 

​

Beste aldetik, Covid-19aren egoera arazo handi samarra izan da musikaren munduarentzat. Castañedak esan du, egoera hau kolpe gogorra izan dela edozein musikarirentzat eta bere taldeak eragina izan duela, baina ez dira horregatik garaitzen utziko eta aurrera jarraituko dutela adierazi du.

​

​

DA0682D3-8E69-4533-A6FC-031FEF734222-47A
bottom of page