top of page

"Elurren helburu nagusia bizitzak salbatzea da"

 

Jon Barredo, Elur proiektuaren arduraduna

Olatz Gonzalez eta Joane Iglesias

​

Jon Barredo, Biscay Bay Startup Campusa hegoaldeko Europako gazte ekintzaileen lehiaketaren irabazlea izan da aurten bere taldearekin batera Elur proiektuarekin

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

BBSC20 hegoaldeko Europako gazte ekintzaileen topaketarik handiena da. Bilbon ospatzen  da eta handikeriaz pentsatzen dutenentzat, gizartean pasio falta sumatzen dutenentzat, eta mundua aldatzeko beldurrik ez dutenentzat zuzenduta dagoen tokia da. Kampusa asko hazi da, #BBSC18an 300 pertsonek parte hartu zuten, oraingoan, #BSC20an, milaka gazte izan dira parte hartu dutenak.

 

Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta ZITEK inkubagailuarekin batera, euskal proiektu berritzaileenen bila dabiltza. Espainiako iparraldeko Startup-ei diru gehien banatzen dien enpresa berritzaileen lehiaketa bezala aurkezten dira. BBSC Awards-ek edozein industriatan eta Early Stage fasean eragin globala dutenak saritzen dituzte. Martxoaren 30ean zabaldu zen deialdia eta, prozesu luze baten ondoren, irailaren 25ean sariak banatu ziren.

 

Aurten, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, 10.000 euro emango dizkio proiektu irabazleari. Proiektu horren egileei, era berean, bulego-espazioak, nazioarteko garrantzia duten adituen aholkularitza, ekintzaileen eta korporazioen komunitate globalerako ikuspena eta sarbidea eskainiko dizkie.

 

Elur proiektuak, aurtengo irabazleak, mendiko erreskate eta elur-jausietarako gailu berritzailea sortu dute. Gailua, mendiko kirolariei, erreskate talde profesionalei, eski-estazioei eta talde ahulei zuzendua dago. 

 

“Horrela jaio zen Elur proiektua, mendizale bezala genuen grin honi erantzuna bilatzeko”

 

Jon Barredo, Elur proiektuaren arduraduna

 

BBSC20-ren irabazleen poiektua pasio handi batetik eta mendiarekin zerikusia duen edozerren gertu egotearen beharretik sortu zen, eta horretaz gozatu ahal izateak aurrerantz bultzatzen die egunero. “Azkenean, horrela jaio da Elur proiektua, mendizale bezala dugun grin honi erantzuna bilatzeko”, adierazi du Jon Barredok.

 

BBSC20an parte hartu zuten proiektu guztietan bezala, giza talde ederra dago. Elurren, Jon Barredo, June Sáenz de Urturi Asier Palacios, komunikazio arloan aritzen dena, Julen Sanderturi, diseinu kontuak eramaten dituena eta Alex Txikon, mendizale bizkaitiarra eta aholkulari tekniko moduan aritzen dena daude. Azkenik, inbertitzaile teknologiko bat dago gailua eta software-a garatzen lagundu diena.

 

Jon Barredok lanean gogor aritzea eta  amore ez ematearen garrantzia azpimarratu zuen haien arrakastaren gako gisa. “Azkenean, aurten irabazleak izatea lortu dugu, baina honeraino iristeko ezezko asko egon dira ere”.

​

Jon Barredo
bottom of page