top of page

Azaroak 25 "Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna"

Osasun-larrialdiko konfinamenduak irauten duen egunetan, osasun beharrei erantzun ahal izateko, indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeei ematen zaien arreta bermatu ahal izateko zerbitzuak berrantolatu dira

2020-11-19.png

Loreto Arenillasek txiokatutako tuita. Iturria: Twitter

Joane Iglesias eta Olatz Gonzalez

COVID-19aren pandemiaren ondorioz bizitzea egokitu zaigun osasun-krisiak agerian utzi ditu oraindik ere dirauten desberdinkeriak. Egoera honek ez du emakumeen kontrako indarkeria gutxitzea edo desagertzea eragin, kontrakoa baizik. Feministak Saretzen erakundeak azaroaren 25erako mobilizazioak iragarri dituzte Bilborako.

​

Hurrengo asteazkenean, azaroak 25ak, emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna izango da eta talde feministak haien mezua argi zabaldu dute. Feministak Saretzen erakundeak COVID-19ak dagoen emakumeen kontrako indarkeria ezkutatzen ari dela adierazi du. Loreto Arenillasek, MásMadrid talde politikoaren diputatuak egindako hitzaldian ere garbi utzi du indarkeriaren aurkako erraminta eraginkorrena hezkuntza dela, horrela adierazi du azaroak 6an Twitterren igotako mezuan, “Ez da garrantzitsuagoa erro karratua egiten jakitea, bi aldeek sexua adostu, onartu eta gozatu behar dutela jakitea baino. Ez eta Espainiako hiriburua zein den jakitea ere, gizon izateak ez duela esan nahi bortitza denik. Berdintasuna sustatzen duen hezkuntzaren alde”. 

 

                                                                                                                                  #berdintasuna

                                                                                                     #Indarkeriarennazioartekoeguna

bottom of page