top of page

- SARE SOZIALEN GARRANTZIA -

Sare sozialak ezinbesteko erraminta bihurtu dira proiektu bat hasterako orduan bai ikusgarritasuna handitzeko bai xede taldea handitzeko. Twitter, Instagram, Facebook, LinkedIn eta sare sozial gehiago izango dira publikoarengana azkarrago eta eraginkorrago iristen lagunduko dutenak. Startup-ak teknologia berrien etengabeko erabilera egiten dute, ondorioz, sare sozialak faktore garrantzitsu bat bihurtu dira.

 

Azken garaiotan, enpresa zer den eta horrekin zerikusia duen guztia islatzeko gune bihurtu dira. Askotan, sare sozialak startup-en oinarrizko gune bihurtu dira, haien komunikazio estrategiaren muina. Arrazoi nagusietako bat haien kostua da, doakoak. Startup bat hasten ari den proiektu bat da, eta askotan ekintzaile horiek eskaintzen diren horrelako aukerak erabili behar dituzte, bai haien ikusgarritasunagatik bai haien eskuragarritasunagatik.

 

Startup baten asmoa modu globalean saltzea bada, Aitor Artetak azaldu duen bezala, zabaltzeko bi modu daude, zu jendea ezagutzen duzu edo jendea zu ezagutzen zaitu. Sare sozialak existitu izan ez balira, ezinezkoa izango litzateke bizi ez zaren lekuetara iristea. Horrek esan nahi du beharrezkoak direla egotea eta erabiltzea.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Aitor Arteta, sare sozialen garrantzia

 

 

Bestalde, startup askok diote Linkedin dela gehien erabiltzen duten sare soziala. Alex Vearen ustez, lehen aipatutako sare soziala da eraginkorrena, sare sozial profesionalena delako eta profesionalengana iristea interesatzen zaielako. Baina Linkedinez aparte, Instagram, Twitter, Facebook eta Youtube bezalako plataformak daude, bidali nahi den edozein mezuri edo enpresari buruzko guztiari ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu ahal dutenak.


Sare sozialekin gertatzen den bezala, zenbait ekitaldik, zeharka, ikusgarritasun handiagoa ematen diote enpresari, esate baterako, B-Venture ekitaldia (Espainiako iparraldeko ekintzailetza-ekitaldirik handiena). Jorge Gonzalezen enpresarentzat oso garrantzitsua izan zen; izan ere, ekitaldira sartzeko aldez aurretik hautatu behar izan zituzten, eta horrek, ikusgarritasuna handitzeaz aparte,  gauzak ondo egiten ari zirelako sentsazioa eman zien.

3A604811-BDC4-4D36-BA89-B8433064F702.jpe
3BF3844A-FAEF-4AC9-BDF5-F8162B7CC136.jpe
bottom of page