top of page

Argazki batekin 139 patologia detektatzen dituen webapp bat ezagutzera eman da

                                        

Alfonso Medelak, proiektuko CTO-ak, esan du medikuen eta pazienteen estresa murriztea dela helburua

SmartSelect_20201015-182122_Chrome.jpg
Legit Health webapp-a. Argazkia: Legit Health webgunetik aterata.

Olatz Gonzalez

Legit Health enpresa duela 3 urte sortu zen, eta lan handia egin ondoren, gaur egun 139 patologia dermatologiko detektatzeko gai da argazki bakarrarekin. Hiru gazte dira proiektuan parte hartzen dutenak: Andy Aguilar CEO (Chief Executive Officer), Taig Mac Carthy CIO (Chief Information Officer) eta Alfonso Medela CTO (Chief Technology Officer). 

 

Alfonso Medelak azaldu du aplikazioak onurak ekar ditzakeela bi aldetan: doktorean eta gaixoan. “Gure tresnak kontsultarako denbora murrizten du, eta, horri esker, doktoreak paziente gehiago ikusi ahal izango ditu, praktika dermatologikoan dagoen arazoa arintzeko. Medikuen eta pazienteen estresa murrizten saiatzen da, medikuak ez direlako gai guztiei arreta emateko eta pazienteek espezialista batek artatu arte itxaron behar duten denbora luzea delako.”

Madrilgo Torrejongo ospitaleak  du aplikazioa gaur. Ribera Salud taldeko ospitale bat da. Taldeareikin elkarlanean ari dira, eta softwarea han bota dute. Ribera Saluden barna joan eta mota horretako eritasuna duten gaixo guztiek izango dute aplikazioa, medikuak sarbidea emango baitiete erabiltzeko. Gurutzeta eta Basurtoko ospitaleetan (Euskal Herria) ere egin dituzte probak. Ospitale bakoitzeko ikertzaile nagusiekin daude, eta melanoma gelditzeko balidazio klinikoa egiten ari dira.

 

                         “Doitasun handia izan arren, oso zaila da gizaki bat ordezkatzea”

                                                                                                                        Alfonso Medela

 

Alfonso Medelak adierazi du aplikazioaren fidagarritasuna patologiaren eta irudi-motaren araberakoa dela. "Bi irudi-mota nagusi daude: irudi klinikoa mugikorra hartu eta argazkia egiten dugunean, eta irudi dermatoskopikoa, lentean dermatoskopio bat jartzen denean, askoz handiagoa ikusteko aukera ematen du eta gainera argi mota bat igortzen du irudiaren arabera.” Irudi dermatoskopiko batekin doitasuna %90 baino handiagoa da, sentikortasuna %90 baino handiagoa da. Irudi kliniko bat ere %90 ingurukoa da, patologiaren arabera. Hori guztia bi alderdiren aurka konparatzen da: bata begi klinikoa da, dermatologoa bera, iritzia ematen duela ikusita; eta “gold standarraren aurka”, hau da, larruazal-pusketa bat moztu, mikroskopioan jarri eta anatomia patologikokoek esaten dute zein patologia den. “Doitasun handia izan arren, oso zaila da gizaki bat ordezkatzea”, aitortu du Alfonso Medelak.

 

Melanoma

Melanoma azaleko minbizi hilgarriena da, oso azkar hazten delako, eta askoz probabilitate handiagoa dagoelako gorputzeko beste atal batzuetara zabaltzeko. Larruazaleko minbizi ohikoenak basokelularra eta ezkatatsua dira, guztizkoaren % 80-85, baina % 4-5 melanomak dira eta bizirauteko aukera oso txikia dute. Melanomak larruazalaren edozein lekutan gara daitezke, baina ohikoagoak dira gizonen enborrean (bularrean eta bizkarrean) eta emakumeen hanketan. 

bottom of page