top of page

Kazetaritza lortutako amets gisa

                      

Kazetari izatea askoren jomuga bihurtu da azken urteetan langabezia egon arren, baina oso gutxik lortzen dute

384FDA05-8A5E-4C21-90AE-B2EFD3760B9D.jpe

Ander Garizurieta albiste berrien bila. Iturri: Jon Gañan Mayoral

————————

Jon Gañan Mayoral

​

Ander Garizurieta Hilero Zornotzako kazetaria da eta aldi berean, kazetaritzako ikaslea da Euskal Herriko unibertsitatean, Leioan. Lana eta ikasketak uztartzen ditu. Garizurietak azaldu du zenbat lan eta borroka egin behar izan duen kazetaritzaren sektorean leku bat lortzeko. Izan ere, sektore horrek gaur egun ere oso zigortua izaten jarraitzen du, duela urte batzuetatik hona langabezia handia ekarri duelako.

 

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, azken urte honetan komunikazio sektorean gora egin du langabeen kopuruak, eta hori oso atsekabe handia izan da kazetarientzat. Covid-19ak faktore garrantzitsu bat hartu du oraingoan. Hori dela eta, kazetari asko kaleratu dituzte herrialde hau suntsitu duen krisi ekonomikoagatik.

 

Ikasleak harro kontatu du zein pozik dagoen kazetari gisa lan egin ostean, berarentzat egia bihurtutako ametsa da, esfortzu eta lan handiarekin lortu ahal izan duena. Lan gehienetan bezala, gauza askori uko egin behar izan dio hainbeste desiratzen zuen postua lortzeko. Gaur egun, hiru hedabideetan egiten du lan, baina Hilero Zornotza hedabidean baino ez du kobratzen. Gainerako biak Diario UF eta VAVEL dira, berak esan bezala, “musu-truk” lan egiten du, prestatzeko bitartekoak direlako.

 

Kazetariak nabarmendu du, kezkagarria dela sektorean dagoen prekarietatea. Azpimarratu du, langabezia kazetaritza biltzen duen guztian dagoela, ez bakarrik kirol-kazetaritzan. “Kazetaritza digitala etorkizuna da”, hauek izan dira kazetariaren hitzak. Haren arabera, ohiko kazetaritza desagertu egingo da, eta kazetaritza digitalari aukera asko emango dizkio lanean ari ez den kazetari ororentzat.

 

“Ametsak egia bihurtzen dira eta posiblea da buruan daukazun ametsa egia bihurtzea”

Ander Garizurieta, kazetaria

 

Kazetaritza digitalak denbora darama gizarte honi gaurkotasuneko edozein gairi buruzko informazioa modu azkar eta erosoagoan ematen. Askok, Garizurietak bezala, uste dute informazioa emateko modu berri hori izango dela kazetaritza-sektoreko langabeziari amaiera emateko irtenbidea.

 

Garizurietak hitz zintzoak izan ditu kazetaritzari buruz eta hori lantzen emandako esperientziari buruz. Kazetaritza beti amesten zuen bezalakoa izan da, baina oso gogor lan egin behar dela azpimarratu du, eta “erne eta tinko” egon behar dela gaurkotasuneko edozein gairen berri izateko.

 

“Amore ez eman eta ez beldurtu”, hauek izan dira kazetariaren hitzak pertsona ameslari guztientzako aholku gisa. Adierazi du, nahi duzunaren alde gogor lan eginez gero, nahi duzuna lortuko duzula beti.

bottom of page