top of page

“Euskal ekintzaileak, oso langileak garela diote eta jende oso konprometitua lanarekin edo empresarekin”

                                        

Ander López Delgado, Basque Starup elkarteko kidea da, esperientziatik azaltzen digu nola izan den elkartearen jaiotza eta eboluzioa 

WhatsApp Image 2020-12-15 at 20.40.47.jp
Ander López Delgado, Basque Startup elkarteko kidea. Argazkia: Internetetik aterata.

Olatz Gonzalez eta Gaizka Bierge

​

Ander López Delgado, Basque Startup elkarteko kidea da, irabazi asmorik gabeko elkartea. Duela gutxi martxan jarri zen, ekintzaile eta startupen komunitate bat ordezkatzen duten ekintzaileek sortua eta gidatua. Euskadiko Startup-ei edo euskal Startup ekosisteman sartu nahi duten startup guztiei irekita dago. Helburu nagusia da euskal startup-marka sustatzea tokiko/nazioarteko merkatuan. 

 

Nola sortu zen Basque Startups elkartera eta nola iritsi zinen zu?

 

Elkarte asko dauden moduan, hala nola enpresen elkarteak edo hostalaritzaren elkarteak, hemen ez zegoen ekintzaileen edo startup-en elkarte bat. Duela bi urte Startup City elkartea sortu zen Bilbon, hirian zeuden ekintzaileak lotzeko. Jende asko hurbildu zen eta lehen bileretara jende asko joan zen, baina pixkanaka jendea joaten hasi zen eta azkenean ez zuten egin gauza handirik. Zorionez, duela zazpi-zortzi hilabete COVID-19-agatik konfinatutak geundenean BIlbao Startup City elkarteari buelta bat ematea pentsatu zuten eta hiru probintziak lotzean erabaki zuten, Euskal Herria batzeko. Momentu horretan sortu zen Basque Startup eta momentu horretan sartu nintzen ni. Ni oso sartuta nengoen startup-en mundua, ekitaldi askotara joaten nintzen, pertsona askorekin nituen harremanak… Konfinamenduan zehar astero biltzen ginen eta urte honetako uztailean presentatu genuen elkarte aldaketa, Basque Startup moduan.

 

Zein da aurkitu duzuten oztoporik handiena?

 

Pertsonak, pertsonen inplikazioa da zailena. Ez denez lan bat, baizik eta borondatez egiten den gauza bat bakoitzaren denbora librean eta gustatzen zaizulako, jende asko ez dago prest astero orduak hemen sartzeko honetaz gain bere lana badu. Jende asko nahi du parte hartu hasiera batean baina aurkezten dituzunean eginbeharrekoak jende asko uzten du. Egin duguna da zereginak bitan zatitu, alde batetik gaude astero egiten ditugunak gauzak, eta gero, puntualki gauzak egiten dituztenak.

 

Zer abantaila ditu, zure ustez, sturtup-en ekosistemak izatea?

 

Nire ustez iniziatiba ona da irudi bat daukazulako biltzen dituena startup guztiak. Horretaz gain, pertsonei edo ekintzaileei material ona ematen dio eta erreferente moduan izan dezakete zerbait nahi badute. Oso interesgarria da batez ere atzerrikoa bazara eta ekosistema bat aurkitu nahi baldin baduzu kontaktatu dezakezu elkarte hauekin. 

 

Podcast bat duzuela ikusi dut, zer gaiak jorratzen dituzue? 

 

Podcastaren ideia nik bultzatu nuen, nire denbora librean podcast asko entzuten ditudalako, asko guztatzen zait teknologia eta startupsen inguruan irakurtzea eta idaztea, egunero irakurtzen ditut egunkariak eta notiziak. Podcast motzak egin nahi nituen, 20 minutukoak, ni kontsumitzaile bezala nahiago ditut motzak ordu batekoak baldin badira azkenean amaitu gabe uzten dituzulako. 20 minutukoak baldin badira errazagoak dira osorik entzuteko eta horretaz gain errazagoa da elkarrizketatuekin geratzeko, pertsona guztiak dituztelako 20-30 minutu libre. Saiatu egin gara startup-en ekosistman dauden agente guztiak sartzea podcastean, esate baterako, inbertsio arloan dagoen jendeari, ekintzaileei, marketinean dauden agentziak… Podcasta Ivoox eta Spotify plataformetan gaude.

 

“Euskadiko startup-en ekosistema pertsonak osatzen dugu”

 

​

COVID-19arekin, nabaritu duzute jende gehiago sartu dela zuen elkartean edo kontrakoa?

 

Jendea sartu da gehien bat gauza gehiago egin ditugulako, ez COVID-19arengatik. Nabaritu duguna da gertatu denaren ondorioz jende gehiago dagoela prest laguntzeko. Lehen joan behar zinen leku batera edo bestera elkarrizketa egiteko, grabatzeko… eta horrek denbora asko suposatzen zuen, baina orain bideodeien bidez egiten direnez elkarrizketak malgutasun gehiago dago eta jendea gehiago parte hartzen du.


 

“Startup-en arloan ez genekien asko, hori ez digutelako irakasten”


 

Ikusi dut zure blogean oso gai interesgarriak jorratzen dituzuela, hala nola "Euskal Ekintzaileak historian zehar".  Zer eboluzio ikusi duzu historian zehar ekintzailetzaren inguruan? 

Asko gustatzen zaidan gaia denez, gehiago sakontzea erabaki nuen. Honi buruz ikertzean nabaritu dut Euskal Herrian ekintzaile ospetsuenak marinelak izan direla, adibidez  Elcanok. Aurrerago ekintzaile askok elrijioarekin lotuta zeuden, hala nola, Unanumok. Geroago industrializazioa etorri zen eta hor metalaren edo itsasontzien arloan ekintzaile asko atera ziren, gaur egungo “monstruoak”, hala nola, Iberdrola edo BBK garai hartan sortu ziren.

 

Nola  ikusten duzu gaur egun euskal herria? Uste duzu ekintzailetzaren arloan indarra daukagula beste toki batzuekin alderatuta?

 

Euskal Herritik kanpo hitz egin dugun ekintzaileak asko nabarmentzen dute euskal ekintzaileak, oso langileak garela diote eta jende oso konprometitua lanarekin edo empresarekin. Hori asko baloratzen da eta oso positiboa da.

 

Zein izan daiteke elkartean egotearen zatirik interesgarriena?

 

Niri gehien guztatzen zaidana Basque Startup-etik jende berria ezagutzea da, batez ere ni baino azkarragoa den jendea, eta horregatik nire denbora librea honetara dedikatzea ez da arazo bat. Hori niretzat pasada bat da, horregatik egiten ditut podcastak edo elkarrizketak. Basque Startup-en egongo ez banintz, ezingo nuke jende horrekin hitz egin ezta buruan ditudan galderak eta zalantzak galdetu. Niretzako pertsona hauek ezagutzea esperientzia oso polita da.

 

Zer esango zenioke unibertsitatean dauden ikasleei zure esperientzia ikusita mundu laboralean?

 

Irakurtzea. Nik ikasi nuen Bilboko ingenieritza eskolan, Euskal Herriko unibertsitatean eta azkenean Startup-en arloan ez genekien asko, hori ez digutelako irakasten. Nire denbora librean irakurtzen hasi nintzen, asko. Horretaz gain, ekitaldietara joatea oso onuragarria da. Azkenean Bilboko edo Euskadiko ekosistema pertsonak osatzen dugu eta ez gara asko, ekosistema txiki bat da, denok elkar ezagutzen gara eta sartu nahi baldin bazara Startup-eko ekosisteman hoberena da komunitatean presente egotea eta lotsarik ez edukitzea. Eta norbaitek parte hartu nahi baldin badu talde honetan, beti egongo da postu bat beste kide batentzat.

bottom of page